:: 1. Sarrera ::

WEB honen sarbidea edozein erabiltzaileren aldetik egindako klausulatu honetako termino, baldintza, komunikazio, ohar eta beste gainontzeko legezko oharren aurretiko irakurketa eta onarpenera baldintzatuta dago.

Sarbideak eta ondorengo erabilerak, erabiltzailearen edukiaren osotasunarekiko onespen berariazkoa, osoa eta erretserbarik gabekoa dakar.

Erabiltzailea hemengo nabigaziorako Baldintza Orok
orren edukiarekin ados ez balego, WEB honetatik irten beharko litzateke, bertan eskaintzen diren zerbitzuetara sartu edo eta hauek erabili gabe.

Halaber, modu berariazkoan eta salbuespenik gabe onartzen du, Web gune honetara sartzearen eta honen erabileraren eta bertan eskainitako zerbitzuen eta zerbitzuen edukien erabileraren erantzule bakarra dela.

WEB honen sarbideak doako izaera du eta bere bistaratzeak ez du aurretiko harpidetzarik edo erregistrorik behar, espreski aipatutako zenbait edukin ezik, hauen sarbidea EROSKI red txartelaren jabetza duten erabiltzaileei mugatua egonik bai eta “online kontsultak” zerbitzuak adibidez.

Beste WEB orrialdeetara loturak, EROSKI red txartela kudeatzen duen finantza-erakundea den SANTANDER CONSUMER FINANCE, S.A.-rena adibidez, eta erabiltzaileak orri horiei eman diezaieketen erabilera orrialde hauen erabilera Baldintza Orokorrei, orrialde bakoitzak ezarritako Baldintza Orokorrei eta behin-behineko baldintza espezifikoei atxikita daude. Baimendutakoaz kanpoko beste edozein erabilera espreski debekatuta dago.

EROSKI KOOP. E.–k alde bateko eran alda dezake, edozein unetan, bere WEB konfigurazioa, zerbitzu baldintzak eta edukia, bai eta ezabatu, mugatu edo eten behin-behineko edo betirako, bai eta erabiltzaileari sarbidea galarazi, ahal izanez gero WEB orrialdean aldaketaren berri emanez.


:: 2. Web honen jabearen nortasuna ::

WEB honen erantzulearen datu identifikagarriak hauek dira:

EROSKI KOOP. E.
San Agustín Auzoa z/g.
48230 Elorrio
Bizkaia

IFK.- F 20033361

tarjetaeroskired@eroski.es

Bizkaiako Merkataritza Erregistroan Inskribatua 733 Tomoa, A-5.558 Orria, 40 Folioa, 1. inskripzioa .


:: 3. Zerbitzu-emailearen eskubide eta betebeharrak ::

1.- Zerbitzuaren hornitzaile gisa, EROSKI KOOP. E. WEB honetan eskaintzen diren zerbitzuak ematera, erabiltzailearekin burutu daitezken komunikazioen sekretua modu eraginkorrean bermatzera bai eta noizbehinka sor daitezken kexei erantzuna ematera behartuta dago.

2.- Zerbitzuen mantentze, konponketa, gaurkotze edo hobekuntza lanak burutu behar izanez gero, EROSKI KOOP. E-k WEB honen sarbidea behin-behingoz eta aurre-abisurik gabe eteteko eskubidea du bai eta zerbitzuak eman edo kitatzeko eskubide erreserba ere, ahal izanez gero erabiltzaileari jakinarazten saiatuko delarik.

3.-
Erabiltzaileek WEB honen bitartez hornitzen zaizkien zerbitzuez edo/eta datuez edo/eta informazioaz egiten duten erabilera euren kontu eta arriskupean egingo dira.

EROSKI KOOP. E.–k ez ditu bermatzen, zuzenean edo zeharka, eskainitako informazio edo zerbitzuak, lege ezargarrien ondorioz egiletsi behar direnak edo elkarte honen eta erabiltzailearen arteko akordio batean esplizituki deskribatzen direnak salbu.

EROSKI KOOP. E.–k ez du bermatzen eurek edo hirugarrenek hornitutako edukirik, ez eta hornitutako informazioaren egiatasuna, fidagarritasuna, xehetasuna, egokitasuna edo onura erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak erabili dezaketen xederako.

4.- EROSKI KOOP. E.-k du WEB honen jabetza intelektualaren eskubideen titulartasuna. Berregintza, banaketa, komunikazio publikoa eta eraldaketa eskubideen erabilera esklusiboa aipaturiko elkarteari dagokio.


:: 4. Erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak ::

1.- Momentu orotan, erabiltzaileak WEB honen zerbitzuen legezko erabilpena egin behar du, indarrean dauden legeen arabera, EROSKI KOOP. E. edo besteen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.

Zentzu honetan, erabiltzaileak WEB honen bidez burutzen dituen jarduerak legera, moralera, ordena publikora eta ohitura zintzoetara egokituko direla bermatzen du eta inola ere ez direla EROSKI KOOP. E-ren edo GRUPO EROSKI osatzen duten beste edozein elkarteren, beste WEB erabiltzaile edo besteen izen on eta irudi komertzialarentzako iraingarriak izango.

2.- Erabiltzaileak ez du burutuko EROSKI KOOP. E.-k bere eskura jartzen dituen zerbitzuen bidez WEBaren edukiaren kalte edo aldaketarik eragingo duen, ez eta bere jardunbidea oztopatuko duen ekintzarik, inolako arazo teknikorik sortu gabe, birus informatikoak eraman ditzaken elementurik transferitu gabe edo WEB honetan kalte egin, nahastu, osoki edo zati batez oztopatu, ez eta beste erabiltzaileen posta elektronikoan bitartekatu edo aldatuz.

3.- Sartutako datuen egiatasuna erabiltzailearen erantzukizun erabatekoa da, hau dela eta, datu faltsu edo ezegokiak emanez gero, EROSKI KOOP. E.-k erabiltzaileari WEB honetara sartzeko debeku eskubidea gordetzen du.


:: 5. Bermeen salbuespena eta webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduarekiko erantzunkizuna ::

1.- EROSKI KOOP. E.-k ez ditu bermatzen WEB honen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraikortasuna.

Modu honetan, edozein erantzukizun salbuesten da WEBa eta bere zerbitzuen erabilgarritasun eza edo jarraikortasun ezaren ondorioz sor daitezken edozein izaerako kalte-galera eta erabiltzaileek webgune honi egotziko lieken erabilera.

Edozein kasutan, EROSKI KOOP. E.-k bere ahalegin handienak egingo ditu WEB honen erabilgarritasun iraunkorra lortzearren.

2.- EROSKI KOOP. E.
–k erabiltzaileen eskuetan jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun sistemak hirugarrenei datu hauetara sarrera eragozteko. (GRUPO EROSKI-ren pribatutasun politika) EROSKI KOOP. E.-k datu pertsonalen segurtasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko beharrezko diren segurtasun tekniko eta antolakuntza neurri guztiak ezarri ditu.

EROSKI txartela kudeatzen duen finantza erakundea den heinean, SANTANDER CONSUMER FINANCE, S.A.-ren erantzukizuna da bere WEB gunean beharrezko diren segurtasun neurriak ezartzea.
Zentzu honetan, EROSKI KOOP. E.–k ezagutza hau gertatuz gero sor daitezken kalte-galerekiko erantzukizun oro salbuesten du.

3.- EROSKI KOOP. E.-k materia honetan segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak ezarriak dituen arren, ez du kontrolatzen edo/eta bermatzen birusak ez eta WEB hau osatzen duten beste edozein elementu, erabiltzailearen sistema informatikoan edo bere dokumentu elektronikoetan eta bere sistema informatikoan gordetako fitxategietan aldaketa sor dezaketenik (software eta hardware) ez dagoenik.

EROSKI KOOP. E.-k ez du bere gain hartzen edukietan ager daitezken eta sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan etb. aldaketak sor ditzaketen birusek sor dezaketen izate oroko kalte-galeren erantzunkizunik.

4.- Erabiltzaileek WEB gune honi ematen dieten erabilera ez du EROSKI KOOP. E.–k kontrolatzen ezpaita bere betebeharra. Bereziki, elkarte honek ez du bermatzen erabiltzaileek WEB hau Baldintza Orokorrak jarraituz erabiliko dutenik eta, bere kasuan, aplikagarri izan daitezken Baldintza Bereziak jarraituz, ez eta modu arduratsu eta zuhurrean egingo dutenik ere.

5.- Erabiltzaileak onartzen du EROSKI KOOP. E.-k Ataria fede onez sortu eta garatu duela barne- eta kanpo- iturrietako informazioa erabiliaz eta egungo egoeran eskaintzen duela erabiltzaileentzat, zehazgabetasun edo errakuntzak eduki ditzakeelarik. Horregatik, erabiltzaileari EROSKI KOOP. E. Atarian nabigatzeak sor diezazkioken fidagarritasun, erabilgarritasun edo itxarobide faltsuekiko erantzukizun orotaz askatuko du.


:: 6. Jabetza intelektuala ::

WEB honen edukiari dagozkion eskubide guztiak EROSKI KOOP. E.-renak dira, edukien hornikuntzarako kontratua sinatu dituen enpresenak direnak izan ezik eta Jabetza Intelektual eta Industrialaren nazio eta nazioarteko arauek babesten dituzte.

EROSKI KOOP. E.
–ren diseinu, irudi, mapa, grafiko, marka, errotulu, zeinu bereizgarri edo logoak, WEB honetako frame-ak, banner-ak, software eta kode desberdinak, iturburua eta objektuak EROSKI KOOP. E.-ren titulartasuna dute, hauek legez esklusiboki ustiatzeko eskubide guztiak dituelarik.

Erabiltzailea WEB honetan nabigatzean ager daitezken GRUPO EROSKI edo/eta SANTANDER CONSUMER FINANCE, S.A. izeneko elkarte-taldeko diren beste elkarte bakoitzaren logo edo zeinu bereizgarriak elkarte bakoitzarenak dira eta hauek legez esklusiboki ustiatzeko eskubideak dituzte, WEB honetan, bere kasuan, gehituak izan daitezen espreski baimenduz.
WEB honetara sartzen den erabiltzaileak ezin du lortutako informazioaren ondorioz lehen aipaturiko elementurik kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, ugaldu, argitaratu, utzi, saldu edo produktu edo zerbitzu berriak sortu.

Bistaratze eta karga erabiltzailearen erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako baimentzen da soilik, hirugarrengo bati edo beste izateei luzatzerik izan gabe.

WEB honetan ager daitezken eta jabetasuna EROSKI KOOP. E.-n elkarte laguntzaileei dagokien grafiko edo diseinuen kasuan, aplikagarria izango da modu berean dokumentu honetan agertzen dena, kontrako paktuak salbu.
Guztiz debekatuta dago erabiltzaileak egindako WEB honen aldaketa eta honen edukian eragina izan dezaken oro, loturak (edo estekak) eta antzekoak.

EROSKI KOOP. E. WEB honen edukiak izaera pornografikoa, xenofoboa, diskriminatzailea, arrazista, difamaziozkoa edo indarkeria sustatzen dituztenak izan ez daitezen ardura izango du. Era berean erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitezkeen inguruabarrak ekiditen saiatuko da.


:: 7. Izaera pertsonaleko datuen babesa ::

WEB honetako erabiltzaileak eman ditzakeen datu pertsonalak EROSKI KOOP. E.-ren jabetzako fitxategi automatizatu batera gehituko dira eta bere Txartelaren eskaera kudeatzeko eta Grupo EROSKI osatzen duten elkarteen jardunaldi eta zerbitzuei buruz informatzeko xedea dute.

Behin EROSKI KOOP. E.-k erabiltzailearen datuak edukitzean, publizitate ekitaldi edo marketing ekintzen bidez zerbitzu eta promozio bereziei buruzko informazioa modu pertsonalizatuan emango dizu. Hala ere, momentu eta kasu bakoitzean, komunikazio komertzialen harrera galarazi dezake.

Bakoitzaren datu pertsonalak konfidentzialtasunez erabiliko dira eta ez dira EROSKI KOOP. E.-ren kanpoko hirugarrenei utziko. Edozein modutan, erabiltzaileak sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubidea izango du, abenduak 13ko Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren 15/1999 Lege Organikoaren arabera, EROSKI KOOP. E.-ra idatziz (San Agustín Auzoa z/g., 48230 Elorrio,Bizkaia) edo/eta elkarte honekin kontaktuan jarriz honako helbide elektronikoaren bidez: tarjetaeroskired@eroski.es


:: 8. Lotura edo esteka hipertextualak ::


Ezin izango da EROSKI KOOP. E.-ren aurretiko eta berariazko baimenik gabe beste edozein WEB gunetik bere atarira loturarik sortu.

SANTANDER CONSUMER FINANCE, S.A. EROSKI red txartelaren bezeroei ordainketa moduak eta finantzaketa eskaintzen dien finantza-erakunde bat da eta kontuan izanda SANTANDER CONSUMER FINANCE, S.A. eta EROSKI KOOP. E.-k txartel honen kudeaketa kontratua sinatuta dutela, beharrezkoa izango da EROSKI txartelaren eskaera egiteko datuak sartzeko, bai eta kontsultak online egiteko ere bere WEB orrira sartzea.

WEB orri honek EROSKI KOOP. E.-k kudeatzen ez dituen beste atari edo webguneekiko loturak izanez gero, elkarte honek adierazten du ez duela inolako kontrolik aipatutako atari edo webguneengan, eta ez duela erantzunkizunik bertako edukiarekiko.


:: 9. Klausulen baliogabetasuna eta indargabetasuna ::

WEB honen erabilera eta nabigazioko Baldintza Orokor hauen klausularen bat erabatean edo zatika baliogabe edo indargabe adieraziko balitz, xedapen horri edo baliogabe edo indargabe adierazitako bere zati horri soilik eragingo lioke beste gainontzekoan iraunez, baldintza orokorren gainerakoa eta xedapen hori edo honen eragindako zatia ez jarritzat ulertuko da, baldin eta baldintza orokor hauentzat funtsezkoak izaki, modu osoan eraginak beharko luketelarik.


:: 10. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa ::

Erabilera eta nabigazio Baldintza Orokor hauek bai eta erabiltzailearen eta EROSKI KOOP. E.-ren arteko harreman oro Espainiar Legeriak artezkatuko ditu.

Baldintza Orokor hauen izate edo edukiaren edo erabiltzailearen eta EROSKI KOOP. E.-ren arteko harremanen ondorioz sortutako edozein auzirako, bi aldeak, egokitzen zaien beste edozein foruri espreski uko eginez, Bilboko (Bizkaia) Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzio eta eskumen erabatekoaren menpe egongo dira.